Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Intervención General de la Administración del Estado
Administración Presupuestaria

Intervención General de la Administración del Estado

Organigrama Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos Intervención General de la Administración del Estado Dirección General de Presupuestos Dirección General de Costes de Personal y Pensiones Públicas Dirección General de Fondos Europeos Servicios Centrales Intervenciones Delegadas Otras Unidades con dependencia funcional  
​​

esku-hartzaile nagusia María Luisa Lamela Díaz

 Curriculum Vitae (Gardentasunaren Atarirako Esteka)

Helbideak

C/ María de Molina, 50

28006 Madrid

Teléfono IGAE: 91 536 70 63

Eginkizunak

 

Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak (IGAE) indarrean dagoen araudiak egokitzen dizkion funtzio eta eskumenak izango ditu bere gain:

  1. Azaroaren 26ko 47/2003 Aurrekontuen Lege Orokorrak adierazten duenaren araberako kontu-hartzailetza funtzioa, finantza kontrol iraunkorra eta auditoria publikoa aurrera eramanez barne kontrola egitea.
  2. Diru-laguntza eta laguntza publikoen jarraipena egin eta kontrolatzea eta azaroaren 17ko 38/2003 Aurrekontuen Lege Orokorrak ezartzen duena jarraituz Diru-laguntzen Datu Base Nazionala administratu eta babestea.
  3. Azaroaren 26ko 47/2003 Aurrekontuen Lege Orokorrak xedatutakoaren arabera kontabilitate publikoa zuzendu eta kudeatzea.
  4. Sektore publikoko kontu ekonomikoak eratzea.
  5. Unitate publikoak sailkatzea eta sektore publikoak burututako eragiketen tratamenduari buruzko txostenak garatzea, kontabilitate nazionalaren araudi erregulatzaileak ezartzen duena jarraituz.
  6. Kontabilitate eta kontrol funtzioak burutzearen ondoriozko ekonomia eta finantzari buruzko informazioa kudeatzea.
  7. Lurralde ogasunekin harremana izatea, hauek sektore publikoko kontu ekonomikoak eratzeko kontabilitate informazioa bidali beharko baitute.
  8. Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritzaren plangintza, diseinua eta informatika-politika exekutatzea; baita ekintza eta aholkularitzaren euskarri informatikoa eta erakundearen organoen proiektuak koordinatu eta aurrera eramatea.
  9. Auditoria agintaritza eta Zerbitzu Espezifikoen ekintzei dagokionez, Europako funtsak kontrolatzearen ondoriozko ekintzak aurrera eramatea, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak baldintza hori betetzen duen funtsen kasuan.
  10. Justizia Administrazioari laguntzea eta elkarlanean aritzea, funtzio eta eskumen horiekin lotutako zigor-prozedurei dagokionez, antolamendu juridikoak Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiari ezartzen dizkion mugen barne.
  11. Estatuko Sektore Publikoko Inbentarioa osatu, kudeatu eta argitaratzea, urriaren 1eko Sektore Publikoko Erregimen Juridikoari buruzko 40/2015 Legeak ezartzen duenaren arabera.
  12. Europar Batasuneko interesak iruzurraren aurka babesteko xedea duten ekintzak koordinatzea.
  13. Estatuko sektore publikoko erakunde eta organismo instituzionalak etengabe ikuskatzea, urriaren 1eko Sektore Publikoko Erregimen Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 85. Artikuluak eta Legea garatzen duten xedapenek ezartzen dituzten baldintzetan.
Azken eguneratzearen data: 5/9/2017