Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Intervención General de la Administración del Estado
Administración Presupuestaria

Oficina de Informática Presupuestaria

Organigrama. Servicios Centrales Organigrama. Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos Organigrama. Dirección General de Presupuestos Dirección General de Costes de Personal y Pensiones Públicas Dirección General de Fondos Europeos Página principal, Intervención General de la Administración del Estado Organigrama. Servicios Centrales Organigrama. Intervención delegadas Organigrama. Otras Unidades Con dependencia funcional Organigrama. Oficina nacional de Auditoria Organigrama. Oficina nacional de Contabilidad Organigrama. Subdirección General de Intervención y Ficalización Organigrama. Subdirección General de Estudios y Coordinación Organigrama. Subdirección General de Organización, Planificación y Gestión de Recursos Organigrama. Oficina de Información Presupuestaria Organigrama. Gabinete Técnico Organigrama. Servicio  Nacional de Coordinación Antifraude  

Director José Mª Sobrino Moreno

Dirección:

C/ Núñez de Balboa, 114

28006 Madrid

Teléfono: 91 583 97 24

Funciones

Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritzaren plangintza, diseinua eta informatika-politika exekutatzea dagokio; baita ekintza eta aholkularitzaren euskarri informatikoa eta erakundearen organoen proiektuak koordinatu eta aurrera eramatea.

Honako hauek dira eginkizunak zehazki:

  1. Informazioaren segurtasuna; aplikazioak garatzeko eta abian jartzeko metodologia eta estandar komunak ezartzea; zuzendaritza zentroen zehaztapenak jarraituz langileei eta jardute-eremuan dauden herritarrei zuzendutako webgune eta egoitza elektronikoak diseinatu eta kudeatzea; baita Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritzaren alorreko ohiko informazio sistemak eta aplikazio korporatibo orokorrak diseinatzea eta eguneratzea ere.
  2. Sektore publikoko kontabilitate alorreko sistema informatikoak diseinatu, garatu eta eguneratzeaz gain, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiari eta bertako unitateei haien zehaztapenen arabera garatutako sistema informatikoentzako asistentzia eta laguntza informatikoa eskaintzea.
  3. Sektore publikoko kontrol eta ekonomia eta aurrekontuen kudeaketaren alorreko sistema informatikoak diseinatu, garatu eta eguneratzeaz gain, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiari eta bertako unitateei haien zehaztapenen arabera garatutako sistema informatikoentzako asistentzia eta laguntza informatikoa eskaintzea.
  4. Bulegoko Zuzendariak esleitutako eta finantza kontrolekin lotuta egon litezkeen auditoria eta aholkularitza informatikoak Auditoria Bulego Nazionalarekin elkarlanean gauzatzea eta Aurrekontuen Informatika Bulegoak garatutako sistemen kalitatearen barne kontrola burutzea.
  5. Plangintza, programazio eta aurrekontuen alorrean estatuko sektore publikoko informazio sistemak diseinatu, garatu eta eguneratzea, baita Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusiari erakundeak adierazitako zehaztapenak jarraituz informazio sistemekin laguntzea ere; horretan jardun bitartean, erakundearen menpe egonez.
  6. Europako funtsen eta eskualdeko pizgarrien plangintza eta kudeaketari buruzko informazio sistemak diseinatu, garatu eta eguneratzea, baita Europar Batasuneko Funtsen Zuzendaritza Nagusiari erakundeak adierazitako zehaztapenak jarraituz informazio sistemekin laguntzea ere; horretan jardun bitartean, erakundearen menpe egonez.
  7. Langileen kostuei buruzko informazio sistemak diseinatu, garatu eta eguneratzea eta Estatuko klase pasiboen sistema diseinatu, garatu eta kudeatzea; baita Langileen Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiari erakundeak adierazitako zehaztapenak jarraituz informazio sistemekin laguntzea ere; horretan jardun bitartean, erakundearen menpe egonez.
  8. Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritza eta Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren azpiegitura, sistema informatikoak eta komunikaziozkoak ezartzea eta kudeatzea, baita arlo horretan informatika-politika aurrera eramateko beharrezko ondasun eta zerbitzu informatikoak, komunikaziozkoak edo instalazio osagarriak eskuratzeko izapideak burutzea ere. Eginkizun hauetan, baita arlo bakoitzean ere; Aurrekontuen, Langileen Kostuen eta Pentsio Publikoen eta Europar Batasuneko Funtsen Zuzendaritza Nagusiei funtzionalki lotuta egongo da..
  9. Prozedura teknikoak eta, hala badagokio, Estatuko Administrazio Orokorrak eta honen Organismo publikoek erabili ohi dituzten zerbitzu korporatiboak eta soluzio informatikoak ezarri eta horietaz hornitzea, hau da, aurrekontuak, kudeaketa, kontabilitatea eta ekonomia eta aurrekontuen kontrola burutzeko beharrezkoak, Estatuko Aurrekontu Orokorrak garatu, kudeatu, ezarri eta kontabilitatea aurrera eramateko informazio sistema integratua erraztu eta mantentzeko xedez. Aldi berean, informazioa noiz plazaratu, transmititu edo noiz eskaini zehaztuko du.
  10. Ministerio eta ministerioarteko batzar eta lantaldetan Administrazio digitalari eta informazio sistema eta komunikazioen zuzendaritza planaren proposamenaren koordinazioari buruz aritzea; aurrekontu proposamena egitea eta prestakuntza, giza baliabideak eta egokitutako materialak kudeatzea.

Aurrekontuen Bulego Informatikoa lau atalez osatuta dago eta hauetako bakoitzak esleitutako funtzio informatiko eta koordinazio eginkizun jakinetan jardungo du.

Aurrekontuen Informatika Bulegoko Zuzendaria

  • Dibisioburuek zuzendutako lanen koordinazio orokorra gauzatzea dagokio eta Dibisioburuei zehazki esleitzen ez zaizkien uztailaren 28ko 769/2017 Errege Dekretuaren 12.5 f) artikuluak Aurrekontuen Informatika Bulegoari egokitutako eginkizunak zuzenean hartuko ditu bere gain.
  • Bereziki, informazio sistemak eta aplikazio korporatibo orokorrak diseinatzea, garatzea eta eguneratzea; 12.5 f) artikuluaren 1. paragrafoak xedatzen duenaren arabera. Eginkizun hau komuna da Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritza eta Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiarentzat eta Aurrekontuen Informatika Bulegoko Zuzendaritzari edo honen Dibisioetako bati esleituko zaio, Bulegoko Zuzendariaren irizpidez, zeharkako sistema edo aplikazio motaren eta Dibisioen baliabide-banaketa egoeraren arabera.
  • Informazio-segurtasunaren arduradun den unitatea IV. Dibisioan sartuko da, hau da, Ustiapen Dibisioan eta informazio-segurtasunaren koordinazio batzarraren hitzarmenak aplikatu eta adostuko ditu, baita Bulegoko Zuzendaritzak ezartzen dituen irizpideak ere.
  • Dibisioburu bakoitzari arlo funtzional nabarmenen arabera esleitzen zaizkion betekizunen garapena zehaztuko du eta, aldi berean, helburuen arabera antolatutako kudeaketa esparrua ezarriko du, atalak Dibisiotan multzokatuz eta esleitutako zereginen ardura maila adieraziz.
  • Urtero, onartutako banaketa funtzionala aplikatzearen ondoriozko alderdi aipagarrienei buruzko txosten bat helaraziko dio Kontu-hartzaile Nagusiari. Txosten horretan, hala balegokio, egokitutako eskumenen eraginkortasuna eta garapena areagotzeko aproposak izan daitezkeen aldaketa-proposamenak adieraziko dira.

Dibisioa: Kontabilitate eta Kontrolaren alorreko Aplikazioak

Burua

Helbidea: Núñez de Balboa, 114 28006 Madrid
Telefono zenbakia: 91 583 97 24
  • Sektore publikoko kontabilitate, kontrol eta ekonomia eta aurrekontuen kudeaketaren alorreko sistema informatikoak diseinatu, garatu eta eguneratzeaz gain, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiari eta bertako unitateei haien zehaztapenen arabera garatutako sistema informatikoentzako asistentzia eta laguntza informatikoa eskaintzeaz arduratuko da [uztailaren 28ko 769/2017 Errege Dekretuaren 12.5 f) artikuluko 2. eta 3. paragrafoak].

Dibisioa: Aurrekontu eta Europako Funtsen alorreko Aplikazioak

Burua Camilo José Vizoso López

Helbidea: María de Molina, 50 28006 Madrid
Telefono zenbakia: 91 583 97 78
  • Estatuko sektore publikoko plangintza, programazio eta aurrekontuen kudeaketaren alorreko sistema informatikoak diseinatu, garatu eta eguneratzeaz gain, Europako funtsen eta eskualdeko pizgarrien plangintza eta kudeaketaz arduratuko da. Bestetik, Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusiari eta Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusiari haien zehaztapenen arabera garatutako sistema informatikoentzako asistentzia eta laguntza informatikoa eskainiko die [uztailaren 28ko 769/2017 Errege Dekretuaren 12.5 f) artikuluko 5. eta 6. paragrafoak].

Dibisioa: Langileen Kostuen eta Pentsio Publikoen alorreko Aplikazioak

Burua David Baldominos Agraz

Helbidea: María de Molina, 50 28006 Madrid
Telefono zenbakia: 91 583 98 24
  • Langileen kostuei buruzko informazio sistemak diseinatu, garatu eta eguneratzeaz eta Estatuko klase pasiboen sistema diseinatu, garatu eta kudeatzeaz arduratuko da; baita Langileen Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiari erakundeak adierazitako zehaztapenak jarraituz informazio sistemekin laguntzeaz ere; horretan jardun bitartean, erakundearen menpe egonez [uztailaren 28ko 769/2017 Errege Dekretuaren 12.5 f) artikuluko 7. paragrafoa].

Dibisioa: Ustiapena

Burua Antonio Carrasco Grande

Helbidea: María de Molina, 50 28006 Madrid
Telefono zenbakia: 91 583 98 30
  • Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritzaren eta Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren azpiegitura eta informatika- eta komunikazio-sistemak ezarri eta kudeatzea dagokio [uztailaren 28ko 769/2017 Errege Dekretuaren 12.5 f) artikuluaren 8. paragrafoa, informatika eta komunikazio izaerako ondasun eta zerbitzuak eta instalazio gehigarriak eskuratzeari buruzko proposamenak izapidetzea izan ezik].
Azken eguneratzearen data: 27/11/2017