Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Intervención General de la Administración del Estado
Administración Presupuestaria

Oficina Nacional de Contabilidad

Organigrama. Servicios Centrales Organigrama. Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos Organigrama. Dirección General de Presupuestos Dirección General de Costes de Personal y Pensiones Públicas Dirección General de Fondos Europeos Página principal, Intervención General de la Administración del Estado Organigrama. Servicios Centrales Organigrama. Intervención delegadas Organigrama. Otras Unidades Con dependencia funcional Organigrama. Oficina nacional de Auditoria Organigrama. Oficina nacional de Contabilidad Organigrama. Subdirección General de Intervención y Ficalización Organigrama. Subdirección General de Estudios y Coordinación Organigrama. Subdirección General de Organización, Planificación y Gestión de Recursos Organigrama. Oficina de Información Presupuestaria Organigrama. Gabinete Técnico Organigrama. Servicio  Nacional de Coordinación Antifraude  

Zuzendariaren  Rosario Martínez Manzanedo

Helbidea

C/ María de Molina, 50

28006 Madrid

Telefonoa: 91 536 70 78

Eginkizunak

     

    Zuzendaritza zentro eta kontabilitate publikoa kudeatzen duen zentro gisa, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren eskumenekoak diren funtzioak burutzea dagokio, baita kontabilitate nazionalaren metodologiari jarraituz, sektore publikoaren kontu ekonomikoak osatzea. Honako hauek dira eginkizunak zehazki:

    1. Honako hauek gauzatzea: kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra, kontabilitate-printzipio publikoen menpe dauden estatuko sektore publikoko eta tokiko erakundeei aplikagarria zaien kontabilitate araudia, enpresen Kontabilitate Plan Orokorraren arabera lantzen diren estatuko enpresa sektore publikoko plan partzial edo bereziak, kontabilitate-printzipio publikoen menpe dauden erakundeei aplikagarriak zaizkien kontabilitate analitikoaren oinarrizko printzipioak; baita kontabilitate informazio sistemaren, kontabilitate analitiko sistemaren eta Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak kontabilitate-printzipio publikoen menpe dauden sektore publikoko erakundeentzat diseinatutako beste ekonomia eta finantza kudeaketa sistemen eskakizun funtzionalak eratzea.
    2. Estatuko Aurrekontu Orokorrak jarraitzea eta betetzen direla aztertzea; Estatuko Administrazio Orokorraren Kontua egitea; Kontuen Auzitegiari eman beharreko kontuak bildu eta prestatzea; Estatuko Kontu Orokorra osatzea eta onartzen den arte honen jarraipena egitea.
    3. Europako erregelamenduek eta indarrean dagoen araudi nazionalak Europar Batasuneko Estatu kideei ezarritako betebeharraren esparruan, sektore publikoko kontu nazionalak duen berezko kontabilitate nazionalaren arabera kontu nazionalak prestatzea. Kontabilitate nazionalari dagokionez, Administrazio publikoen eta honen azpisektoreen diru-sarrera, gastu, defizit edo superabit publikoen aurreikuspena garatzea; aurrekontuen egonkortasunari, Administrazio publikoen eta azpisektoreen zor publikoari eta gastuen mugari buruzko helburuak aztertzea, hauen jarraipena egitea, eta betetzen direla egiaztatzea; baita nazioarteko organismoentzat finantza publikoei buruzko estatistikak burutzea ere.
    4. Administrazio Zentraleko hornitzaileei batezbesteko ordainketa epeari buruzko txostena gauzatzea, baita Estatuko Administrazio Orokorrak legez ezarritako epeak betetzeari buruzko txostena prestatzea ere.
    5. Administrazio publikoek eta azpisektore bakoitzak aurrera daraman ekonomia eta finantza jarduketa aztertzea eta horri buruzko txostenak burutzea, bai eta sektore publikoak burututako eragiketen kontabilitate nazionalari buruzko txostenak idaztea ere. Kontabilitate Bulego Nazionalak gauzatutako aurrekontuen ekonomia eta finantza informazioari buruzko argitalpenaren edukia tratatu eta definitzea. Informazioa lehen adierazitako Bulegoak Administrazio Publikoen Ekonomia eta Finantza Informazio Zentralari bidaliko dio honek argitara dezan. Hala ere, informazio bera Kontabilitate Bulego Nazionalak ere aldi berean argitara lezake, Parlamentu eta Kontseilu Europarraren EE 2243/2009 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, Europako Estatistiken Jardunbide Onen Kodeak aurreikusten duena betez.
    6. Azaroaren 14ko 6/2013 Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentearen sorrerari buruzko Lege Organikoaren lehenengo xedapen gehigarrian arautzen den Kontu Nazionalen Batzar Teknikoan parte hartzea, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren izenean, Administrazio Publiko, finantza eta finantzaz besteko sozietate publikoen sektorea osatzen duten unitateen finantzaz besteko kontu nazionalak eratzen dituen organo eskudun gisa.
    7. Kontu Nazionalen Batzar Teknikoaren barnean, honi dagokion unitate publikoen sailkapenaren eginkizunean parte hartzea, kontabilitate nazional erregulatzailearen araudiak xedatzen duena jarraituz.
    8. Edozein Administraziok kontsultatzen duen inbertsio proiektuei buruzko informazioa eskaintzea, jasangarritasuna eta eraginkortasuna aztertzeko. Batez ere, inbertsioa Europar Batasunaren Funtsen bitartez finantza badaiteke, laguntza publiko eta pribatua erabiltzeko aukera badago eta hauek aurrekontuen egonkortasuna eta finantza jasangarritasun printzipioen betekizunean duten eraginari buruz.

    Aurrekontuen Bulego Nazionala hiru dibisioz osatuta dago eta hauetako bakoitzak esleitutako kontabilitate eta koordinazio eginkizun jakinetan jarduten du.

    Aurrekontuen Bulego Nazionaleko Zuzendaria

    • Kontabilitatearen arloan hiru Aditu Nazionalek zuzendutako lanak koordinatzea dagokio eta zuzenean bereganatuko du unitate publikoen sailkapenaren ardura, kontabilitate nazionala erregulatzen duen araudiak xedatzen duen arabera. Bestalde, Administrazio publikoaren eta honen azpisektore bakoitzaren ekonomia eta finantza jarduketari eta sektore publikoak aurrera daraman kontabilitate nazionalari buruzko azterketak eta txostenak eratzea dagokio, baita, jasangarritasuna eta eraginkortasuna aztertzeko xedez, edozein Administraziok kontsultatzen dion inbertsio proiektuei buruzko txostenak eskaintzea ere.
    • Bestalde, Azaroaren 14ko 6/2013 Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentearen sorrerari buruzko Lege Organikoaren lehenengo xedapen gehigarria dela medio sortutako Kontu Nazionalen Batzar Teknikoan Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusia ordezkatzea dagokio.
    • Kontabilitate alorreko Aditu Nazional Dibisioburu bakoitzari arlo funtzional nabarmenen arabera esleitzen zaizkion betekizunen garapena zehaztuko du eta, aldi berean, sistemaren helburuen arabera antolatutako kudeaketa esparrua ezarriko du. Bertan, atalak Dibisiotan multzokatuz eta esleitutako zereginen ardura maila adieraziz.

     

  1. I. atala: Kontabilitate Publikoaren Plangintza eta Zuzendaritza

A.N. Burua Víctor Nicolás Bravo

Helbidea: María de Molina, 50 28006 Madrid
Telefonoa: 91 536 70 17
  1. Kontabilitate publikoaren plangintza eta zuzendaritzaren arduraduna. Berari dagokio ondorengoak prestatzea: Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra, kontabilitate printzipio publikoen pean dauden Estatuko eta tokiko sektore publikoko erakundeei aplikagarri zaien kontabilitate arautegia, enpresen Kontabilitate Plan Orokorraren arabera prestatzen diren Estatuko enpresa sektore publikoko erakundeen plan partzialak edo bereziak, oinarrizko kontabilitate printzipioen pean dauden erakundeei aplikagarri zaizkien kontabilitate analitikoko oinarrizko printzipioak eta hainbat sistematako eskakizun funtzionalak (besteak beste, kontabilitate informazioaren sistema, kontabilitate analitikoko sistema eta Estatuaren Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak kontabilitate printzipio publikoen pean dauden sektore publikoko erakundeentzat diseinatutako kudeaketa ekonomiko eta finantzarioko beste sistema batzuk).
  2. II. atala: Kontabilitatearen Kudeaketa
  3. A.N. Burua Esther García Manzanares
    Helbidea: María de Molina, 50 28006 Madrid
  4. Telefonoa: 91 536 70 22
  5. Kontabilitatearen kudeaketaren arduraduna; berari dagokio Estatuaren Aurrekontu Orokorrak gauzatzearen inguruko segimendua eta azterketa egitea, Estatuko Administrazio Orokorraren Kontua osatzea; Estatuko sektore publikoko erakundeen aurrekontuei eta ekonomia eta finantziazioari buruzko informazioa zentralizatzea eta dagozkion txostenak eta argitalpenak egitea, kontuak eta Kontuen Epaitegiari aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioa biltzea eta prestatzea, Estatuaren Kontu Orokorra sortzea eta behin betiko onartzen den arte haren segimendua egitea.
  6. Era berean, uztailaren 25eko 635/2014 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, administrazio zentralaren hornitzaileei ordaintzeko batez besteko denboraldia kalkulatzea dagokio.
  7. III. atala: Kontu Nazionalen Analisia eta Prestaketa
  8. A.N. Burua Alberto Requena Navarro
    Helbidea: María de Molina, 50 28006 Madrid
  9. Telefonoa: 91 536 70 76
     
    Berariaz kontuak aztertzen eta prestatzen diharduena. Berari dagokio sektore publikoko kontu ekonomikoak kontabilitate nazionalaren metodologia erabilita prestatzea, eta administrazio publikoek kontabilitate nazionalaren ikuspegitik dituzten diru-sarrera, gastu eta defizit edo superabit publikoen aurreikuspenak egitea. Herri Administrazioetako eta bere azpisektoreetako aurrekontuaren egonkortasuna, zor publikoa eta gastu erregela betetzen direla ebaluatzea eta jarraitzea eta finantza publikoen inguruko estatistikak osatzea, nazioarteko beste erakundeetarako.
Azken eguneratzearen data: 30/8/2017