Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Intervención General de la Administración del Estado
Administración Presupuestaria

Informazio orokorra

Nota sobre los cambios metodológicos en las series de datos por aplicación del nuevo SEC 2010 Base 2010 de la contabilidad nacional (pdf)

Calendario de publicaciones para 2018

 

Herri Administrazioen sektorea osatzen duten azpisektoreen mendeko erakundeen inbentarioa (S.13)

Inbentario honek erreferentzia egiten dio kontabilitate nazionaleko Herri Administrazioetako sektoreko azpisektoreen  mendeko unitate publikoei (S.13), Europar Batasuneko Kontu Nazionalen eta Eskualdeko Kontuen Europako Sistemak (SEC 2010) ezarritako sailkapen instituzionalaren irizpide metodologikoen arabera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 549/2013 Araudiak ontzat emana. Sailkapena eguneratuta dago argitaratutako dokumentuaren erreferentziazko datan.

Kontabilitate nazionaleko defizita kalkulatzeko eskuliburua

Estatuko Administrazioaren Hartzailetza Orokorrak (IGAE), honako akordioan aurreikusitako jardueren esparru orokorrean gain hartutako konpromisoetako bat betetzen duen Eskuliburuaren lehengo edizioa: "EKONOMIA GAIETARAKO GOBERNUAREN ESKUORDETUTAKO BATZOARDEAREN AKORDIOA, GOBERNUAK EMANDAKO EKONOMIA ETA ESTATISTIKAKO INFORMAZIOAREN ESPARRUKO GARDENTASUNA HOBETZEAREN INGURUKOA". Hala, bada, argitalpen honen helburua da administrazioei laguntzea, euren kontu publikoetako oinarrizko informazioa baliatuta, modu errazean kalkula dezaten gutxi gorabeherako defizita; betiere, Europar Batasuneko Kontu Nazionalen eta Eskualdekoen Sistema (SEC 95) ezarritako irizpideekin bat. Kontabilitate nazionaleko defizitaren kalkuluaren eguneratzea adierazten duen dokumentu bat hartu da barne. Aipatutako kalkulua Herri Administrazioetako Sektorearen enpresa unitateei aplikatu zaie (S.13), Kontabilitateko Plan Orokorrak ezarritakoaren arabera, azaroaren 16ko  1514/2007 Errege Dekretuak ontzat emana. Baita bere egokitzapen sektorialei aplikatuta ere.

Aurrekontuen Egonkortasunari eta Finantza Jasangarritasunari buruzko Lege Organikoan ezarritako gastu-araua kalkulatzeko gida

Gida hauen helburua Autonomia Erkidegoei eta Tokiko Korporazioei laguntzea da, apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 12. artikuluan aipatutako gastu araua zehazteko. Horietan, desberdintzen dira Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorreko unitateak edo Espainiako enpresaren Kontabilitate Plan Orokorreko unitateak.

Kontabilitate Publikoko Plan Orokorraren “Aurrekontura aplikatu beharreko operazioak dituzten hartzekodunak” 413 kontuko erabilpenari buruz emandako gomendio teknikoa

Gehiegizko Defizitaren Prozedurako aplikazioaren testuinguruan erabilitako metodoen, prozeduren eta iturrien inbentarioa (PDE)

Argitalpen hau Kontseiluaren 479/2009 zenbakidun (EB) Araudiaren 9. Artikuluan ezarritakoaren arabera egin da,   679/2010 zenbakidun (EB) Araudiak aldatuta. Beraren bidez, Estatu kideek Batzordeari emango diote, eta argitaratuko dute, oinarri hartzen dituzten defizit, eta zorra eta kontu publikoen inguruko datu errealak biltzeko erabilitako metodoen, prozeduren eta iturrien inbentario bat.

Kontabilitatearen eta estatistiken inguruko informazioa, Kontseiluko 2011/85/UE Arauaren 3.2. Artikuluan ezarritakoaren arabera

2011ko azaroaren 8ko Kontseiluaren 2011/85/UE Arauaren 3.2. artikulua betetzeko, Estatu kideen aurrekontu esparruei aplikatu beharreko baldintzei buruzkoa, argitaratu dira Herri Administrazioetako sektorea osatzen duten unitateen kontabilitate publikoan oinarritutako aurrekontuen datuen zerrenda. Hura hilero argitaratzen da Administrazio Zentraleko azpisektoreetarako, Autonomia Erkidegoetarako eta Gizarte Segurantzako Administrazioetarako, eta hiru hilabetez behin, berriz, Toki Erakundeetarako azpisektoreetarako. Era berean, dokumentu bat argitaratzen da eta bertan adierazten da kutxako kontabilitatean oinarritutako datuen (edo kontabilitate publikoaren zifra bateragarriak aipatutako daturik ez dagoenean) eta SEC-2010 arauko kontabilitate nazionalean oinarritutako datuen arteko kontziliazio zehatza.

Azken eguneratzearen data: 9/1/2018