Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Intervención General de la Administración del Estado
Administración Presupuestaria

RCFko xedeko eremua eta eremu subjektiboa

Fakturen kontabilitateko erregistroa. RCFko xedeko eremua eta eremu subjektiboa

Faktura elektronikoa sustatzeari eta fakturen kontabilitate erregistroa sektore publikoan sortzeari buruzko 25/2013 legeko 2. artikuluak, 2013ko abenduaren 28ko BOEn argitaratuta, Legea aplikatzeko eremua araupetzen du, eta, horrenbestez, RCF aplikatzeko eremua, honako baldintzetan:

Lege honetan aurreikusitakoa aplikatuko zaie ondasunetako eta zerbitzuetako hornitzaileen eta Herri Administrazioen arteko harreman juridikoen esparruan igorritako fakturei (bai paperean eta bai elektronikoak).

Herri Administraziotzat joko dira, lege honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legeko testu bateginaren 3.2. artikuluak aipatutako erakundeak, organismoak eta entitateak, azaroaren 14ko Legegintzazko 3/2011 Errege Dekretuak ontzat emana, alegia:

  • Estatuko Administrazio Orokorra, Autonomia Erkidegoetako Administrazioak eta Tokiko Administrazioa osatzen duten Entitateak.
  • Erakunde kudeatzaileak eta Gizarte Segurantzaren zerbitzu komunak.
  • Erakunde autonomoak..
  • Unibertsitate Publikoak.
  • Eskubide publikodun  erakundeak, independentzia funtzionala edo Legeak onartutako autonomia berezia dutela, sektore edo jarduera zehatz bat erregulatzeko edo kanpo izaerarekin kontrolatzeko zereginak esleitu zaizkionak, eta
  • Herri Administrazio bati edo batzuei lotutako eskubide publikodun entitateak edo Herri Administrazioen menpe daudenak, honako ezaugarriren bat betetzen dutela:
    1. 1. bere jarduera nagusia banakako edo kontsumo kolektiborako ondasunak eta zerbitzuak, merkatu araubidean, ekoiztea ez izatea, edo errenta eta aberastasun nazionala berrantolatzeko eragiketak burutzea, kasu guztietan, irabazi-asmorik gabe, edo
    2. 2. gehien bat diru-sarrerekin ez finantzatzea, euren izaera edozein izanda ere, ondasunak entregatu edo zerbitzuak eskaini ondorengo ordainetan lortutakoa.

Faktura elektronikoa sustatzeari eta fakturen kontabilitate erregistroa sektore publikoan sortzeari buruzko 25/2013 Legeko 9.1. artikuluak, 2013ko abenduaren 28ko BOEn argitaratuta, baztertze bat aurreikusi du araudiaren bidez: Madrilgo eta Bartzelonako Estatuak, Autonomia Erkidegoek eta udalerriek, araudiaren arabera, 5.000 euroetara arteko zenbatekodun fakturak kontabilitate erregistro honetan adierazteko betebeharrez salbuetsi ahal izango dute, eta baita ere hornitzaileek zerbitzuei igorritako fakturak, edozein Herri Administrazioetatik kanpo. Aipatutako salbuespena bere horretan mantenduko da adierazitako fakturek bete arte faktura elektronikoen sarrerako Gune orokorraren bidez aurkeztu ahal izateko baldintzak, Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioaren balorazioaren arabera, eta kanpoko zerbitzuek, fakturak aipatutako zerbitzuetan jasotzeko baliabide eta sistema egokiak eduki arte.

Fakturen kontabilitate erregistroan adierazi beharreko faktura motaren ondorioetarako, garrantzitsua da aipatutako Legeko 4. artikuluan adierazitakoa, faktura elektronikoa sektore publikoan erabiltzeari dagokionez. Horren bidez, (2015eko urtarrilaren 15etik aurrera eta legearen esparru objektiboan) faktura elektronikoa nahita nahiez erabili behar da eta, dagoeneko badauden entitateei dagozkien sarrerako puntu nagusiaren bidez, nahita nahiez, aurkeztu behar da, informazioa AEAT-ra telematikoki igortzeko: a) Sozietate anonimoak; b) Erantzukizun mugatuko sozietateak; c) Pertsona juridikoak eta espainolak ez diren nortasun juridikorik gabeko entitateak; d) Establezimendu iraunkorrak eta Espainiako lurraldean kokatuta ez dauden entitateen sukurtsalak, zerga-araudia ezartzen dituen baldintzetan; e) Aldi baterako enpresa elkarteak; f) Interes ekonomikoaren Taldea, Europako interes ekonomikoaren taldea, Pentsio Funtsa, Arrisku kapitaleko funtsa, Inbertsio funtsa, Aktiboak erabiltzeko funtsa, Hipoteka merkatua araupetzeko funtsa, Hipoteka titulazioko funtsa edo inbertsio bermeko funtsa.

Hori guztia, 4. artikuluan, aurreikusitako fakturazio elektronikoa nahita nahiez egin behar izatea baztertzeko aukera alde batera utzi gabe, 5.000 euroetara arteko fakturei eta hornitzaileek Herri Administrazioetako kanpo zerbitzuei hornitutako fakturei dagokienez, aipatutako fakturek, faktura elektronikoen sarrerako Gune orokorraren bidez aurkezteko eskakizunak ase ahal izan arte, Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioaren balorazioaren arabera, eta kanpoko zerbitzuek, fakturak aipatutako zerbitzuetan jasotzeko baliabide eta sistema egokiak izan ditzaten arte.

Lehen adierazitakoak ez du bazterrean uzten faktura elektronikoa erabiltzera ez dagoen hornitzaile batek aurkeztu ahal izatea, baina, nolanahi ere, dagokion sarrerako Gune orokorraren bidez egin beharko du.

 

Azken eguneratzearen data: 5/3/2014