Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos - Intervención General de la Administración del Estado
Administración Presupuestaria
  • Hasiera
  • > Coordinación Antifraude
  • > Europar Batasuneko funtsengan eragina izan dezaketen iruzur edo irregulartasunak Iruzurren Aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionalari jakinaraztea

Europar Batasuneko funtsengan eragina izan dezaketen iruzur edo irregulartasunak Iruzurren Aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionalari jakinaraztea

Europar Batasuneko funtsekin finantzatutako proiektu eta lanekin lotuta egon litezkeen iruzur edo irregulartasunak jakinarazi nahi badizkiozu Iruzurren Aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionalari, Zerbitzuak horretarako ipini duen kanalaren bidez egin dezakezu; esteka honen bidez sar zaitezke.

 

Jakinarazpen-kanal horren funtsezko aspektuak aurkituko dituzu Iruzurren Aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionalaren apirilaren 6ko 1/2017 Jakinarazpenean. Araudiaren dagokion atalean eta bestelako dokumentu batzuetan kontsulta daitezke.

Informazioa bidali baino lehenago aipatutako Zerbitzuari galde diezaiokezu posta elektroniko bidez(consultasantifraude@igae.minhafp.es), informazioa zein formatutan eta zein baldintzatan bidali behar den; zer nolako tratamendua emango zaion eta, oro har, jakinarazpen-kanal honen bidez informazioa bidaltzeari buruzko edozein galdera.

Expandir lista/Contraer lista Bidalitako informazioaren azterketa

  • Iruzurren Aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionalak jasotako informazioa aztertuko du nola tratatu behar duen erabakitzeko. Horretarako behar diren egiaztapen eta jarduerak egingo ditu.
  • Hala ere, ez da jasotako informazioa aztertuko baldin eta informazioak oinarri argirik ez badu edo Iruzurren Aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionalak ezin duenean jasotako informazioa behar bezala egiaztatu eta jakinarazitako gertaerak gutxienez nola tratatu erabaki ezin duenean bidalitako informazioa ez delako nahikoa, gertaerak orokorregi eta oker deskribatzen direlako edo emandako frogak nahikoak ez direlako, ezta apirilaren 6ko 1/2017 Jakinarazpenean xedatzen diren kasuetan ere.

Expandir lista/Contraer lista Konfidentzialtasun bermea

  • Informazioa jakinarazten duen pertsonak berariaz bestelakorik adierazi ezean, Iruzurren Aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionalak konfidentzialtasun osoz gordeko du zure nortasuna, eta ez dio inolako pertsonari jakinaraziko.
  • Horretarako, Iruzurren Aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionalak egiten dituen jakinarazpen, egiaztapen-jarduera edo dokumentazio-eskaera guztietan ez da agertuko informazioa bidali duen pertsonaren nortasunari buruzko inolako daturik, ezta nortasun osoa edo zati bat erakuts dezaketen beste edozein ere.
  • Halaber, Iruzurraren Aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionalak beste organoren bati jarduerak eskualdatu behar dizkionean beharrezko prozedurak egiteko, arestiko paragrafoan xedatutakoa aplikatuko da beste organoei bidalitako dokumentazioan, baldin eta eskumeneko organoak edo Ministerio Fiskaleko organoak izanik, prozedura judizialen araudi erregulatzaileak bestelakorik adierazten ez badu. Azken kasu horretan, informazioa eman duen pertsonaren nortasuna beharrezkoa zaien pertsona eta organoei baino ez zaie jakinaraziko.
  • Azkenik, dagokion prozeduraren araudi erregulatzaileak baimena ematen duen heinean, Iruzurraren Aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionalak egingo ditu izapideak jarduerak bidali dizkion organoaren aurrean, prozedura behar bezala gauzatu dadin. Modu horretan, Zerbitzu Nazionalak egingo du aipatu organoaren eta informazioa Zerbitzuari bidali dion pertsonaren arteko komunikazioa, pertsonaren nortasuna konfidentzialtasun osoz gordeko dela bermatuz.

Expandir lista/Contraer lista Ez-interesduna

  • Jakinarazpenetarako kanalaren bidez informazioa bidaltzeak ez du esan nahi bidaltzailea interesduna denik emandako informazioaren ondorioz gerta litezkeen jarduera administratiboekiko, eta ez dio eskubidea ematen emaitza jakiteko, ezta eskumenik ere aipatu jardueren emaitzekin lotutako helegite edo erreklamaziorik aurkezteko ere.